Euskalitek A&B Laborategiak saritu du

18-03-2023
Euskaliten Kudeaketa Aurreratuko Klubaren Jarduera Onen XX. Topaketan, neutraltasun klimatikoaren, deskarbonizazioaren eta trantsizio energetikoaren arloko jarduera onen saria jaso zuten A&B Laborategiek, “Ekodiseinua: deskarbonizaziorako metodologia multiekintza” deituriko proiektuarekin, zeinak produktuen bizi-zikloa aztertzen baitu eta, analisi horretan oinarrituta, osasunaren eta ingurumenaren gaineko inpaktuak murrizteko estrategia berriak marrazten baititu.
Saria Ezkerraldea - Enkarterri Gurutzeta ESIarekin partekatu zuen. Bi antolakundeak izango dira euskal izangaiak Estatuko Bikaintasun Zentroek antolatutako CEX 2023 sariketan. EUSKALITen patronatuko, ITP Aero enpresako, Energiaren Euskal Erakundeko eta Mutualiako kideek osatu zuten epaimahaia, Ihobe-Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren lankidetza bereziarekin, eta haiek hautatu zituzten jarduera irabazleak, berrikuntza, estrategiarekiko koherentzia eta emaitzak baloratuz.
Duela gutxi, Jundizko enpresak Arizmendiarrieta-Anitua saria jaso du, enpresako langileek enpresaren kudeaketa-prozesuetan parte hartzeko estrategia dela-eta.
Zabaldu albistea hemen.