Eroskiren logistika-zentro handia Jundizen

18-12-2019
Eroski euskal elikagai-taldeak logistika-zentro bat eraikiko du Jundiz enpresa-parkeko hiltegi zaharraren partzelan. Eraikinak hozketa-nabeak edukiko ditu, eta 4.500 metro karratuko partzela batean egongo da, Zuazobidea, Lermandabide eta Zorrolleta kaleen artean.
Proiektua, hala, inbertsio- eta enplegu-iturri garrantzitsua izango da enpresa-parkerako. Azken batean, Arabaren aldeko apustu irmoa izango da, eta, horren bidez, probintziako nahiz Euskadiko denda eta establezimenduetarako banaketa hobetuko da.