Enpresentzako laguntza: “Álava Innova 2020”

19-02-2020
Arabako Foru Aldundiak “Álava Innova” programa abian jarri du. Laguntza-programa hau enpresen lehiakortasuna hobetzen duten ekintzak sustatzeko diseinatu dute eta honako hauek lortzera bideratuta dauden jarduera berritzaileak lagunduko ditu: fabrikazio aurreratua gehiago sartzea (4.0 Industria), produktu, prozesu edota merkatuak gehiago dibertsifikatzea, teknologia digitalak gehiago erabiltzea eta enpresen antolaketa hobetzea.
Epea: 2020ko martxoaren 31.
Informazio gehiago hemen