Endesak autokontsumoa instalatuko du PFERD fabrikatzaileak Espainian dituen bi plantatan

01-12-2022

Endesak eta PFERD fabrikatzaileak aliantza sinatu dute, epe luzera energia hornitzeko kontratua abian jartzeko. Kontratu horren bidez, enpresak bere prezioak mantendu ahalko ditu 10 urtean.

 

Jundizko industrialdean dagoen eguzki-planta fotovoltaikoak 1.845 modulu fotovoltaiko izango ditu. Hain zuzen ere, zoruan, teilatuan eta markesina batean jarriko dira. Kontratuaren arabera, energiaren % 40 berriztagarria izango da eta kopuru horren % 30ak jatorri berriztagarriaren berme-ziurtagiria (GdO) izango du. Autokontsumorako instalazioekin batera, modulu fotovoltaiko horiek jasangarritasunaren eta deskarbonizazioaren bidean pauso bat gehiago ematera eramango dute industria. Bestalde, Endesak bere karbono-aztarna urtean 1.083 tona CO2-tan murriztuko dela kalkulatu du.

 

Aliantza horri esker eta bi eguzki-planta fotovoltaikoak martxan jarrita, autonomia handiagoa izango dute energia-kontsumoan. Izan ere, autokontsumorako instalazioek ekoizten dutenaren % 100 fabriketan bertan kontsumituko da.

Privacy Preference Center