Emakumeen Nazioarteko Eguna, alegria-activityn

18-03-2021
Martxoaren 8an, Jundizeko alegria-activity enpresako taldeak Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu zuen. Egun horretan, aurtengo leloa gogoratu zuten (“Emakumeak izateagatik”), eta berdintasunak eremu guztietan (arlo publikoan zein pribatuan eta lanekoan) benetakoa eta eraginkorra izan behar duela aldarrikatu zuten.
alegria-activityk askotariko kanpainak egin ditu bere historian, gai honen inguruan prestatu eta sentsibilizatzeko asmoz, hainbat erakunderekin lankidetzan; hala nola, hauekin: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea, Arabako Foru Aldundia, Andaluziako Emakumeen Institutua, Extremadurako Emakumeen Institutua eta Gaztela-Leongo Batzordeko Berdintasunerako Kontseilaritza.
Alegria-activityren argazkia.