Elkartearen eta udalbatza berriaren arteko bilera

22-10-2019

Urriaren 14an Jundizeko Enpresarien Elkartea Gasteizko udalbatza berriarekin bildu zen, hain zuzen ere Amaia Barredorekin, Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Saileko zinegotzia, eta Ainhoa Etxeandiarekin, Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Saileko zuzendari nagusia.

Hitzordu honetan Enpresa Parkean ingurumenarekin lotutako gaiei buruz hitz egin zen, hala nola, kamioientzako aparkalekua, industrialdeko langileek bizikleta elektrikoak alokatzeko ekimen berria eta garbiketa.

Lehen hurbilketa honen ondoren, Javier Pérez Jundizeko Enpresarien Elkarteko presidentea eta Tomás Pérez Enpresa Parkeko enpresaria, Gorka Urtaran alkatearekin eta Maider Etxebarria lehen alkateordearekin bildu ziren. Topaketa aprobetxatu zuten legegintzaldi honetako elkarrizketa-bidea eta industrialderako lan-ildo estrategikoak zehazteko.

Privacy Preference Center