Gorka Urtaranek Jundizko Enpresen Elkartea bisitatu du

25-01-2022

Urtarrilaren 12an, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak bisita egin zuen Jundizko industrialdera, Tomas Perezekin, Manu Allende elkarteko presidentearekin eta Alfonso Sáenz de Cámara Udapako zuzendari nagusi eta elkarteko idazkariarekin batera.

Bisitan, industrialdearekin eta enpresek urte berri honetarako dituzten premiekin zerikusia daukaten hainbat gai jorratu zituzten. Bada, dagoeneko Jundizen dauden eta etorkizunean etorriko diren enpresentzat enpresa-parke lehiakor eta erakargarria edukitzea da helburu nagusia.

Elkarteak datozen hilabeteetarako planteatu dituen erronkei buruz aritu ziren; besteren artean, honako hauei buruz: industrialdeko segurtasuna eta zaintza hobetzea, industrialdera bizikletaz joateko sarbideak egokitzea eta administrazioarekin elkarlanean aritzea, garraio publikoaren aukerak zabaltze aldera.

Privacy Preference Center