Ekonomia zirkularreko aholkularitza-programa

economia-circular

25-09-2023

Ekonomia zirkularreko aholkularitza-programan parte hartzeko epea zabalik dago. Gasteizko Udalak finantzatutako programa hori aholkularitza pertsonalizatuko 8 ordukoa da, eta gaian aditua den aholkularitza-enpresa batekin gauzatzen da. Aholkularitza-enpresa horrek eremu horren barruan aukerak detektatzen lagunduko du, eta aukera horiek gauzatu ahal izateko edo buruan ditugun proiektuak garatu ahal izateko ekintza-plan bat sortzea erraztuko du.

Aholkularitza hau martxan jartzen den laugarren urtea da. Gasteizko enpresa batzuek ekonomia zirkularraren hainbat arlotan kokatutako proiektuak abiarazi ahal izan dituzte: ekodiseinua, balioa atxikitzeko estrategiak, konponketa aurreratua, restyling, retrofitting, egokitzapena, birmanufaktura, etab.

Parte hartu nahi baduzue edo proiektuari buruzko informazio gehiago nahi baduzue, esteka honetan klik egin dezakezue "Ekonomia zirkularreko diagnostikoa eta aholkularitza" aukeran.

Privacy Preference Center