EGA Masterrek Tanzaniako petrolio-konpainia nazionala hornituko du

15-04-2020
Tanzaniako petrolio-konpainia nazionalak, TPDC (“Tanzania Petroleum Development Corporation”) delakoak, “Songo Songo” proiekturako erremintak hornitzeko kontratu bat esleitu dio duela gutxi EGA Master enpresari. Proiektu honek 581 mila US$-eko (536 mila €) inbertsioa du eta Afrikako ekialdeko kostaldean gasa erauzi eta prozesatzeko lan handienetako bat da..
TPDC-k erabaki du Jundizen kokatutako enpresak aurkeztu zuen proposamen teknikoa zela bere beharretara ondoen egokitzen zena, irtenbide oso, seguru eta eraginkor bat eskaintzen duelako.
EGA Master-ek aurten beste proiektu garrantzitsu batzuk jaso ditu: MSC ontzi-enpresaren konfiantzazko fabrikatzailea da eta Azneft enpresa —Azerbaijango petrolio-konpainia nazionala den Socar enpresaren filiala— neurri handiko hodientzako tutu-ebakitzailez eta giltzez hornitzeaz arduratzen den enpresa.
Gaurko bisita: EGA Master.