EGA Masterrek Petrobasen P-78 FPSO ontzian jardungo du

25-10-2022

Petrobras Brasileko petrolio-enpresak EGA Masterrengan jarri du konfiantza, P-78 FPSO ontzi berria egiteko. Petrolioa ekoizten eta hidrokarburoen industriarekin lotutako produktuak trukatzen aritzen den nazioarteko enpresa bat da, eta, mundu-mailako rankinean, kapital irekiko nazioarteko laugarren petrolio-enpresa da.

Ontzia egiteko, EGA Masterren laguntza jasoko dute, erabilera profesionalerako ekipoak eta tresnak fabrikatzen eta merkaturatzen baititu. Hyundai Heavy Industries ontziak eraikitzeko kontratista garrantzitsuaren bidez, EGA Masterrek 100.000 dolar baino gehiagoko akordioa lortu du, bai bere tresnen kalitateagatik eta tresna-sorta zabalagatik, bai tresnak entregatzeko azkartasunagatik. P-78 ontziak Brasileko Búzios eremua ustiatuko du, eremu horixe izaki itsasoa ustiatzeko plataforma-eremu nagusietako bat munduan. Balioesten denez, egunean 180.000 kupel petrolio eta 7,2 milioi metro kubiko gas natural ekoizteko ahala izango du, baita 2 milioi kupel biltegiratzeko edukiera ere.

Zorionak, EGA Master!

Privacy Preference Center