EGA Master, Trantsizio Ekologikorako Ministerioak aitortzen duen sektoreko lehen enpresa jasangarria

29-07-2020
Jundizeko EGA Master enpresa erremintaren sektorean “Calculo+Reduzco” zigilu bikoitza lortzen lehen enpresa izan da bere karbono-aztarnaren erregistroagatik, Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren erregistro ofiziala.
Zigilu hauek Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoak ematen ditu eta berotegi-efektuko gasen emisioak kalkulatzeaz gain horiek murrizteko plan bat ere duten eta hori gauzatu duten erakundeak saritzen ditu. EGA Master-ek, bere karbono-aztarna murrizteaz gain, klima-aldaketari aurre egiteko ingurumen-ekimen arrakastatsuak burutu ditu eta horrekin ingurunearekin eta garapen jasangarriarekin konpromiso sendoa duela erakutsi du.
Gaurko bisita... EGA Master