Ega Master, Santander bankuak 2019ko enpresa onenari emandako sarian garaile

Ega Master Premio a la Empresa del Año 2019

23-09-2019

Santander bankuaren egoitza nagusia izan zen Ega Master enpresari urteko saria emateko agertokia. Espainiako Merkataritza Ganberak eta Santander bankuak egiten dute sarion deialdia, El Correo egunkariaren laguntzarekin, enplegua nahiz aberastasuna sortzeko oinarrizko jarduera garatzen duten enpresen jarduna aitortzeko helburuz.

Bada, epaimahaiak bikaintzat jo ditu Ega Master enpresaren hainbat elementu, eta, hortaz, hain sari ospetsua merezi duela balioetsi du. Elementu horien artean, honako hauek nabarmendu dira: kalitateko enplegu mugagabearen sorkuntza, enpresak langileentzat antolatu dituen prestakuntza-ekintzak, nazioartekotzeko prozesua, berrikuntzan eta digitalizazioan ekiteko planak eta sozialki arduratsuak diren proiektuen txertaketa, zeinak enpresaren estrategiaren zati diren.

Ega Master Arabako 2019ko sariaren enpresa irabazlea izan denez, estatu-mailako sarian lehiatuko da (2020ko lehenengo hiruhilekoan erabakiko da nor den garailea).

Privacy Preference Center