EGA Master ‘La España del Futuro’ saioan

26-04-2023
Aner Garmendia EGA Master enpresako zuzendari nagusia izan da protagonista Marta García Aller-ek aurkezten duen 'La España del Futuro' saioko bosgarren kapituluan. Espainiako Marka Ospetsuen Foroaren egitasmo bat da, eta Crédito y Caución aseguru-konpainiarekin lankidetzan abiatu du. Bertan, enpresek eta eta herrialdeak berak aurrez aurre dituzten erronkei buruz hausnartzen dute enpresetako buruek.
Aner Garmendia enpresaren hastapenez mintzatu da (aitak sortu zuen, 70eko hamarkadan), eta hasiera-hasieratik nazioarteko enpresa bat sortu zutela azpimarratu du.
- “EGA Masterren, aniztasun geografiko eta sektorial handia daukagu, eta horrek krisiaren ondorio txarrenen aurrean inmunizatzen gaitu. Zentzu horretan, asko laguntzen duten egonkortzaile naturalak dauzkagu”
Elkarrizketa amaitzeko, familia-enpresa baten kide izateak dauzkan abantailak aipatu ditu: haurtzarotik bertatik bizi izan du enpresaren kultura.