EGA Master, eroskeriaren kontrako ziurtagiria lortzen lehena erremintaren sektorean

01-07-2021
EGA Master enpresak eroskeriaren kontrako bere kudeaketa sistema ziurtatu berri du ISO 37001 arauaren arabera, eta erremintaren sektorean hori lortu duen lehen enpresa izan da.
Ziurtagiri horrek integritate eta gardentasun kultura bat sortzen laguntzen du erakundean eta bere balio-katean, eroskeriarekin loturiko delituzko jokaerak aurreikusi, hauteman eta behar bezala kudeatzeko aukera ematen baitu, erakundearen barruan zein negozio-kideen artean.
Ziurtagiri hori enpresak jada zituen ISO 9001, ISO 14001 eta ISO 45001 ziurtagiriei gehitzen zaie.