Edurne eta Beltza, Udapa kooperatibaren patata-barietate berriak

Firma convenio Neiker y Udapa

10-02-2023

Arabako Udapa kooperatibak eta Neiker zentro teknologikoak 2032ra arteko transferentzia-akordioa sinatu dute. Horren arabera, Udapa-k Beltza eta Edurne barietateen hazia landatzeko eta horiek ekoiztu eta merkaturatzeko aukera izango du.Lankidetza 2018an hasi zen, kontsumitzaileen eskakizun zehatzak eta nekazarien beharrizanak betetzen dituzten patata-barietateak garatzeko I+G akordio baten bidez.

Purpura kolore bizia eta osasunerako onak diren antioxidatzaileen kopuru handia dira Beltza patataren ezaugarri esanguratsuenak. Beste alde batetik, Edurne barietateak mami hori argia eta azal oso mehea izateak ditu ezaugarri, etxeko kontsumorako aproposa bilakatuz.

"Bi erreferentzia berri hauek merkaturatzea oso mugarri garrantzitsua da gure kooperatibarentzat, lurraldean patataren ekoizpena sustatzeko egiten ari garen lan handia islatzen baitu", dio Alfonso Sáenz de Cámarak, Udapa-ko zuzendari nagusiak.

Privacy Preference Center