Ebike Vialki, Euskadiko lehen Zikloturismo Foroan

26-05-2021
Bizikleta elektrikoen alokairuan espezializatutako enpresa Euskadiko lehen Zikloturismo Foroan egon zen (Gasteizen egin zen, maiatzaren 12tik 14ra bitartean). Bertaratuak bizikleta elektrikoan ibili ahal izan ziren, doan, Eraztun Berdearen inguruan. Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailak antolatu zuen ekitaldia, Basquetour agentziaren bidez, eta sektoreko hainbat aditu, profesional eta enpresaburu elkartu ziren bertan, zikloturismoa sustatuz Euskadi helmuga jasangarri bihurtzeko asmoz. Biltzarrak formatu hibridoa izan zuen (lineakoa eta aurrez aurrekoa), Europa jauregitik igorritako ponentzia eta bilerekin.
Hiritik modu jasangarrian mugitzea proposatzen digu Ebike Vialkik, bai eta, bizikleta elektrikora igota, gure inguruneko naturaren aberastasunaz gozatzea ere.