Deusto SEIDOR, UKGren banatzaile ofiziala

25-10-2022

Deusto SEIDOR ingeniaritza informatikoko enpresak web-aplikazioak berritzen eta garatzen ditu, eta indarrak batu ditu UKGrekin, haren banatzaile ofiziala bihurtzeko.

UKG Dimensions mundu-mailako enpresa buru da giza kapitala kudeatzeko soluzioetan, eta Espainiako enpresetako taldeen produktibitatea hobetzen laguntzen du. Soluzio adimendun bat garatu du hodeian, langileen talentua areagotu eta gerenteen lan-bolumena murrizteko helburuz, enpresaren premiak ondo asebete ahal izan ditzaten. Oraintxe bertan, Deusto SEIDORen xedea da UKG Espainiako antolakundeetara hedatzea, konpainiako giza taldea indartuz, emaitza onak lortu nahi badira laneko eraginkortasuna eta produktibitatea hobetzea oso garrantzitsua dela ulertarazteko.

Batasun horrek langileei nahiz bezeroei egingo die mesede, lan-plataforma berriaren bidez enpresaren emaitzak hobeak izango baitira.

Privacy Preference Center