EBALUATU ZURE PLANTILLAREN GAITASUN DIGITALAK, KOSTURIK GABE

28-09-2022

Deusto SEIDOR sozietateak, “Gaitasun digitalen ebaluazioa” programaren bidez (SPRI-k sustatzen du), zure lantaldearen trebetasun digitalen maila ezagutzen lagunduko dizu. Irailean, Deusto Seidorrera hurbildu gara, Ana Sandoval Kudeaketa eta Transformazio Digitaleko zuzendaria elkarrizketatzera eta lehen eskutik ikustera zer ote den euskal enpresen gaitasun digitalen ebaluazio- eta diagnostiko-zerbitzua, duela gutxi jarri baitute martxan.

Zer da “Gaitasun digitalen ebaluazioa”?

Euskal enpresa guztiei irekitako programa bat da, eta langileen gaitasun digitalak neurtzea du xede. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren IKANOS metodologian oinarritutako galdetegi erraz bat bete behar dute. Ez dira 15 minutu baino gehiago behar, eta lan-arlo guztietara egokituta dago; bestalde, zerbitzua eskatzen duen enpresak ez du ezer ordaindu behar, baina bai abantai handia, zure taldean gaitasun digitalen ezagutza eta erabilera maila diagnostikatzea./

Gaur egungo testuinguruan, zer jotzen dugu gaitasun digitaltzat?

Lan-arloan, pertsona batek bere lanpostuko teknologia digitalen erabilera arduratsuaren inguruan dituen ezagutzen, trebetasunen eta jarreren multzoa da. Hainbat arlo neurtzen dira: informazioaren bilaketa eta kudeaketa, eduki digitalen sorkuntza, komunikazioa eta lankidetza, segurtasuna edo zibersegurtasuna eta arazo teknikoen konponketa./p>

Enpresa bateko edozein profili egin dakioke ebaluazioa?

Bai, jakina. Bitarteko digitalekin lan egiten duten taldeek (hau da, ordenagailuarekin lan egiten dutenek) nahiz normalean horrelako gailuekin aritzen ez direnek egin dezakete. Kontuan izan behar dugu dagoeneko guztiok izan behar ditugula gaitasun digitalak eta, orain erabiltzen ez baditugu, seguruenik etorkizun oso hurbilean erabiliko ditugula. Garrantzitsua da adieraztea galdetegia ez dela enpresei edota profesionalei azterketa egiteko tresna bat: hainbat arlotan hobetzeko autodiagnostikoa da.

Ana Sandoval, Kudeaketa eta Eraldaketa Digitaleko zuzendaria, Deusto SEIDOR-en Jundizeko bulegoetan

Jundizeko bulegoetan Enpresak zer lortzen du ebaluazio horrekin?

Profesional bakoitzak, galdetegia betetzen duenean, “Profil digital profesionala” jasotzen du, hainbat gaitasun-arlo biltzen dituena. Enpresak, berriz, “Antolakundearen profil digitala” jasotzen du, datu agregatu guztien laburpena. Txosten horrek, bada, prestakuntza-programak edo programa estrategikoak diseinatzen lagundu diezaioke antolakundeari. Hortaz, oso tresna baliagarria da giza baliabideen, barne-prestakuntzaren nahiz berrikuntza eta transformazio digitalaren sailetarako.

Enpresek nola eska dezakete ebaluazioa?

Oso erraz, competenciasdigitales@deustoseidor.com helbide elektronikora idatzita edo 945 200 655 (Deusto SEIDOR Gasteiz) nahiz 682 84 59 20 telefono-zenbakietara deituta. Deusto SEIDORek enpresetan transformazio digitala sustatzen egiten du lan, ikuspuntu teknologiko batetik ez ezik, ikuspegi gogoetatsu eta sozial batetik, transformazio digitalaren eragina enpresaren estrategiatik abiatuz eta garrantzitsuena den hori kontuan hartuz: giza balioa.

Privacy Preference Center