Cárnicas Sáenz, ongi etorri!

14-09-2022
Jundizko Enpresen Elkarteak ongietorria eman dio Cárnicas Sáenz enpresari. Cárnicas Sáenz enpresak haragi-produktuak manipulatu eta eraldatzen ditu, eta ostalaritza-sektoreari saldu eta banatzen dizkio, handizka.
Enpresak 28 urteko eskarmentua dauka sektorean, eta haragi-sektoreko banatzaile handienetako bat bihurtu da Gasteizen; are, Espainiako 100.000 enpresa handienen artean dago. Dastatzen taldearen web-orria kontsultatu dezakezu, Cárnicas Sáenz talde horren barruan baitago.
Argazkia: Cárnicas Sáenz