Aroa Proyecto XXI eta Hexagon, ongi etorri!

02-03-2020

Hilabete honetan, Jundizeko Enpresen Elkarteak ongietorria eman nahi die bi bazkide berriri: Aroa Proyecto XXI eta Hexagon Manufacturing Intelligence enpresei, hain zuzen ere.

Aroa Proyecto XXI: Ehun-gaietan eta etxeko dekorazioan espezializatutako enpresa gaztea da, gortinen zintak fabrikatzen hasi zena. Azken urteotan, eskaintza zabaldu du, eta gortinak (estoreak, panel japoniarrak...), ohazalak eta etxerako edozein produktu edo ehun-gai egiteko behar diren material guztiak hornitzen ditu.

Hexagon Manufacturing Intelligence: Mundu-mailan, liderra da sentsoreen, softwarearen eta soluzio autonomoen arloan. Hexagonek enpresaren hainbat sekzio biltzen ditu Gasteizen: zehaztapen-zentroa (merkataritzako eta administrazioko bulegoekin), erakusketa-aretoa, prestakuntza-gelak, edonolako finkapen-tresnen garapena eta eraikuntza eta zamalanetarako sistema automatikoak eta erdi-automatikoak.

Aroa Proyecto XXI

Hexagon Manufacturing Intelligence

Privacy Preference Center