Aratubo-k EcoVadis-en zilarrezko domina lortu du jasangarritasunaren kudeaketarengatik

aratubo-ecovadis

24-01-2023

Aratubo enpresak EcoVadis-en zilarrezko domina lortu du jasangarritasuna eta ingurumena zaintzeagatik. Beraz, Arabako enpresak aztertutako enpresen %89 gainditu du.

2007an sortuta, EcoVadis gaur egun enpresen jasangarritasun-kalifikazioen munduko nazioarteko hornitzailerik handiena bihurtu den enpresa independentea da, mundu osoan kalifikatutako 85 000 enpresa baino gehiagoren sarea sortuz. Ebaluatzeko erabiltzen dituen irizpideak RSEren (Global Reporting Initiative, Nazio Batuen mundu Ituna edo ISO 26000 araudia) nazioarteko estandarretan oinarrituta daude.

EcoVadis-ek enpresak bere negozioetan eta kudeaketa-sisteman jasangarritasun- eta RSE- printzipioak zein mailatan integratu dituen ebaluatzen du kalifikazioen eta kanpo eta barneko ebaluazio-fitxen bidez. Horrela, parte hartzen duten alderdi ezberdinen ekarpen osoa eta fidagarria jasotzen dutela ziurtatzen du. Bere balioztatzeak 4 ardatzetan taldekatutako 21 adierazleen analisia barne hartzen du:

  • Ingurumenean dituen eraginak
  • Lan-praktikak eta giza-eskubideak
  • Etika
  • Erosketa jasangarriak

Privacy Preference Center