Aratubok accesita jaso du Itun Berdea enpresa-topaketan

22-11-2021

Gasteizeko Udalak aitortza egin die Aratuboko kideei Itun Berdea enpresa-topaketan, energiaren kudeaketa-sistemarengatik, accesita emanda. Sistema horrekin, enpresaren energia-kontsumo garrantzitsuenak monitorizatzen dira, CO2-ren isuriak nahiz energiaren fakturaren kostua murrizteko.

Accesitaren bidez, aitortza egiten zaie Itun Berdea Komunitateari atxikitako enpresek ingurumenean eragiten duten inpaktua txikitzeko eta ingurunearekiko harremana hobetzeko helburuz abian jarritako jarduketei. Aratubok konpromiso handia dauka ingurumenarekin, baita, ondorioz, Co2-ren isuriak murriztearekin ere, energia-eraginkortasunean bikaintasuna lortzeko asmoz.

Zabaldu albistea hemen

Privacy Preference Center