Aratubok 25 urte bete ditu, eta 10 milioi euroko inbertsioa egitea aurreikusi du

22-06-2022
Aratubo enpresa aditua da altzairuzko hodien soldadura bidezko fabrikazioan, eta, ekainaren 13an, 25. urteurrena ospatu zuen. Ekitaldira langile batzuk, ARANIA TALDEKO ordezkariak, Ramiro González Arabako ahaldun nagusia eta Gorka Urtaran Gasteizko alkatea bertaratu ziren.
Ekitaldi garrantzitsu hartan, 10 milioi euroko inbertsioa egingo duela adierazi zuen enpresak: ekoizpen-lerro berri bat ezartzea da helburua, ekoizpena eta ahalmena areagotzeko eta zerbitzuaren malgutasuna hobetzeko.
Proiektua 2024an amaituko dela aurreikusi dute, eta, gainera, langile-taldea handitzea ekarriko du. Gaur egun, Jundizko enpresak 180 langile dauzka, eta 6 ekoizpen-lerro, 70.000 metro karratu baino gehiago hartzen dituzten instalazioetan banatuta.
Sakondu albistean hemen.
Iturria: El Correo
Argazkia: El Correo, Blanca Castillo.