Aratubo enpresak IATF 16949:2016 ziurtagiria berritu du

22-01-2021
Jundizeko Aratubo enpresak IATF 16949:2016 ziurtagiria berritu du, International Automotive Task Force (IATF) izenekoak garatutako automobilgintzarako ISO espezifiko bat. Araudi horren helburu nagusia etengabeko hobekuntza da, azpimarra akatsen prebentzioan eta hornidura-katearen galeran ipiniz.
Ziurtagiriak parametro hauek ditu kontuan:
- Ekoizpen-lerroetako ekoizpena.
- Etengabeko hobekuntzarako jarduerak, hobekuntzari begira dauden asmo handiko planekin.
- Jardueren jarraipena egitea prozesuen gaineko kontrol-datu eta eraginkortasun/efizientziarako adierazle askorekin.
IATF 16949:2016 ziurtagiriaren onurak:
- Asebetetzea eta konpromisoa bezeroaren betekizunekin.
- Etengabeko hobekuntza eta efizientzia operatiboa, kostuak murriztea dakarrena.
- Aitortza globala automobilgintzako industriako hornitzaile erreferente gisa.
- Kalitatezko ikuspegia hornitzaileen garapen, kudeaketa eta kontrolerako hornidura-katean.