Arabako Elikagaien Bankuak abiarazitako 'Bilketa Kanpaina Handia’ arrakastatsua izan da

20-12-2021
Arabako gizarteak, beste behin, bere elkartasuna erakutsi du. Aurten, Arabako Elikagaien Bankuak 230.000 euro bildu ditu azaroko Bilketa Kanpaina Handian. 58.000 euroko dohaintza egin zen eta elikagai-bonuak 172.000 euroraino heldu ziren. Zifra garrantzitsua da, aintzat hartuta COVID 19ak eragindako murrizketa eta ondorioengatik ez zela elikagaien zuzeneko dohaintzarik egin.
Arabako Elikagaien Bankuak xede du txikientzako kanpaina zabaltzea eta pixoihalak eta haurrentzako esnea sartzea, eta dietan proteina ekarpena hobetzea ere. Aipatu behar da La Palmako sumendiak kaltetutakoei laguntzeko ekarpen garrantzitsua egin dela. Hemen azalduko dizugu nola egin zure dohaintza.
Informazio gehiago El Correo