Araba Innova- Digitaliza 2021 programarako epea irekita dago

26-01-2021
Arabako Foru Aldundiak «Araba Innova – Digitaliza 2021» programarako epea ireki du. Laguntza-programa bat da, beren negozioaren berrikuntza eta digitalizazioa sustatu nahi duten Arabako enpresei zuzendua.
Laguntza hauei dago bideratua:
- Edozein konfigurazio juridiko izanik ere, Arabako Lurralde Historikoan egoitza sozial eta zergakoa duten enpresak edo, behinik behin, Arabako Lurralde Historikoan jarduera-zentro bat kokatuta dutenak, eta eskaera aurkeztu den egunez, gutxienez, haren eraketa edo jardueraren hastapenetik urtebete igaro bada.
- Zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan duten autonomoak, eskaera aurkeztu den egunez, gutxienez, JEZ zergan alta eman zutenetik urtebete igaro bada.
- Beren jarduera-zentroa Araban kokatuta duten zentro teknologiko edota ikerketa arlokoak, Araban irakaskuntza unitatea duten unibertsitate-zentroak, Arabako Lurralde Historikoan egoitza sozial eta zergakoa duten enpresa mailako I+G arloko enpresa eta unitateen fundazio eta elkarteak. Guztien kasuan, gutxienez, bi urteko antzinatasun batekin.
Horiek % 50era arteko diru-laguntza eskura dezakete kanpoko gastuetan, % 20koa barneko gastuetan eta % 10ekoa hainbat inbertsiotan, besteak beste:
- Erakunde eskatzaileak aipaturiko berrikuntzako esku-hartzeren bat, behar besteko gaitasuna duten hornitzaileek egin beharrekoak, kontratatzearen ondorioz dituen kanpoko gastuak.
- Deialdi honetan berrikuntzarekin lotuta aurkeztutako esku-hartzeren baten diseinu, garapen, egikaritze, jarraipen edota ebaluazioarekin lotutako langileen inguruko barneko gastuak.
- Ehun langile edo gutxiago dituzten enpresetarako, diruz lagungarri izango dira ibilgetuan egindako inbertsioan, Kontabilitateko Plan Nagusiaren kategorien barnean: 206 Informatika Aplikazioa eta 213 Makineria.
Inskripzioa egiteko epea 2021eko martxoaren 31ra arte, arratsaldeko 14:00ak arte, dago zabalik. Izapidea modu elektronikoan egin daiteke Arabako Foru Aldundiaren webgunean. Era berean, presentziazko moduan ere egin daiteke, Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean (Probintzia Plaza 5, 01001, Gasteiz.
Informazioa: Arabako Foru Aldundia