'Amandine Printzesa' patata-marka merkatu iberiarrera iritsi da

09-12-2019
'Amandine Printzesa' patata-marka Espainian eta Portugalen lehorreratu da lau enpresaren eskutik, eta haietako bat arabarra da: Ibérica de Patatas (Madril), Zamorano (Bartzelona), Campotec (Portugal) eta Udapa (Euskal Herria).
Jundiz enpresa-parkean kokatuta dagoen kooperatiba arabarrak Attraction–Fruten eta Barazkien Sektorearen Nazioarteko Azokaren azken edizioan aurkeztu zuen barietate hori, Madrileko Ifeman, 2019ko urrian.
'Amandine Printzesa' barietatea patata arin, zaporetsu eta samurra izateagatik nabarmentzen da. Gainera, edozein platerera egokitzen da, eta errezeta orotan erabil daiteke. Gaur egun, aitortza handia dauka Frantzian, dauzkan ezaugarri organoleptikoak direla-eta. Hortaz, Amandine Printzesa Elkarte Iberikoa arduratuko da patata hau merkatu iberiarrean merkaturatu eta sustatzeaz. Orain, Alcampo eta Lidl kateetan eros daiteke.
Arabako patatari omenaldia «A bocados» telebista-programan
'A bocados' sukaldaritza-programa Gasteizera etorri zen, Arabako patataren laborantza- eta merkaturatze-prozesua ezagutzera, kontsumitzaileek kalitate handiko produktutzat hartzen baitute. Javier Ortiz de Urruño Upada kooperatiba arabarreko nekazariak lursailean bertan azaldu zuen zer-nolako barietateak dauden, zein ezaugarri dauzkaten eta nola sukaldatu daitezkeen.
Ikusi 'Gaurko bisita... Udapa' albistea