Alegria activity enpresak 500 unitate mugikor ekoitzi ditu

18-05-2022

Alegria activity enpresa komunikazio-kanpainetan, roadshow-etan, ekitaldietan, erakusketetan eta neurrirako unitate mugikorretan espezializatuta dago, eta, hilabete honetan, 500 unitate ekoitzi ditu.

1995ean hasi ziren roadshow-ekin, Madrilgo Gobernuaren Ingurumen Kontseilaritzaren enkargu bat jaso zutenean, “Lur planeta, gure abentura” kanpainaren harira. Kanpaina hark sustatu zituen unitate mugikorrak lehen aldiz, ingurumen-gaiak ardatz izanik, ingurumena zaindu beharraren inguruan kontzientziatzeko xedez.

Egun hartatik, ibilbide arrakastatsua egin dute enpresan, eta teknologia berriak nahiz ideia sortzaileak txertatu dituzte kanpainetan. Besteak beste, honako kanpaina hauek nabarmendu ditzakegu: DISALab (Disa fundazioaren itsas laborategi ibiltaria), COVID-19aren txertoari begirako osasun-unitate mugikorrak eta Repsol Racing Tour erakusketa ibiltaria.

Ikusi historia hemen.

Privacy Preference Center