abandonatutako autobusa Mendigorritxu kalean

17-07-2019
Ekainaren amaieran, Gasteizko Udalak abandonatuta zegoen autobus bat kendu zuen Mendigorritxu kaletik, Jundizeko enpresa parkean. Enpresarien Elkartetik aspalditik eskatzen genuen. Izan ere, zonalde industrial honetatik dabilen trafiko astunarentzat arriskutsua zen eta, era berean, ez zion parkeari irudi ona ematen.