A&B Laboratorios de Biotecnología SAU enpresa COVID-19 birusaren ondoriozko osasun-larrialdiari erantzuten ari da

05-03-2020

COVID-19 birusak eragindako osasun-krisia dela-eta, gel hidroalkoholikoaren eta ingurune-desinfektatzailearen eskaria handitu egin da Jundiz enpresa-parkeko A&B Laboratorios de Biotecnología SAU enpresan, bi produktuek laguntzen baitute birusaren kutsapena prebenitzen eta birusari aurre egiten.

Egoerari aurre egiteko xedez, bada, laborategi arabarra ekoizpen-linea asko ari da bideratzen konposatu horiek bakarrik fabrikatzera, Espainiatik eta atzerritik iristen ari zaizkion eskaerei erantzun ahal izateko: «Hortxe dagoen kezkaren aurrean laguntzea eta babesteko neurri onenen inguruan aholku ematea da gure asmoa. Beti sustatuko dugu higiene ona edukitzea, eta, horretarako, gel hidroalkoholikoa erabil daiteke, edo urarekin eta xaboiarekin ondo garbitu», adierazi du Estefania Balboa Marketin eta Komunikazioko arduradunak.

Martxorako, 150 tonako eskaria daukate dagoeneko. Normalean baino ehun aldiz handiagoa.

Iturria el Correo de Álava.

Ekodiseinua eta ekonomia zirkularra Basque Ecodesign Meeting 2020 biltzarrean

Otsailaren 26an, 27an eta 28an, Basque Ecodesign Meeting biltzarra egin zen Bilboko Euskalduna jauregian, Europaren hegoaldean ekodiseinuari eta ekonomia zirkularrari buruz egiten den ekitaldirik handiena, Ihobek eta Eusko Jaurlaritzak antolatuta. Europan ekonomia zirkularraren eredurantz joatea industrian zer-nolako ondorioak edukitzen ari den aztertzea izan zen hitzorduaren helburua, bai eta negozio-aukera berrien inguruan eztabaidatzea ere.

Hala, biltzarrean antolatutako mahai-inguru batera gonbidatu zuten A&B Laboratorios de Biotecnología enpresa, eta, bertan, bizi-zikloaren analisiari, karbono-aztarnari eta hain kutsakorrak ez diren formulazioei buruz hitz egin zuen Aitor Perez Acerok, produktua zaintzeko arduradunak.

Privacy Preference Center