A&B Laboratorios: 2021-2023 Plan Estrategikoa
24-02-2021
A&B Laboratorios enpresak 2021-2023 aldirako plan estrategikoa prestatu du bere nazioartekotze-prozesua sendotzeko helburuarekin. Horretarako, digitalizazioan eta berrikuntzan jarri du arreta, hazteko bide gisa, eta hiru jarduketa hartu ditu ardatz: fakturazioaren % 4 I+G proiektuetan inbertitzea, digitalizazioa, eta ekoizpen- eta ontziratze-ekipo berriak garatzea.
Jundizeko enpresak merkatu objektiboetan hedatu nahi du, eta dagoeneko lan egiten duen 20 herrialde baino gehiagotan presentzia handitu. Zentzu horretan, Europako Batzordeak Arabako industriak eko-berrikuntzaren alorrean dituen jardunbide onak aitortu berri ditu, ekodiseinuaren eta teknologia garbien alde egindako apustuarengatik..
Iturria: Empresa XXI