A&B Laborategiko A&B Innovative Solutions I. Arizmendiarrieta-Anitua Saria irabazi du

28-02-2023

Jundizko A&B Laboratorios enpresak I. Arizmendiarrieta-Anitua Saria irabazi du. Sari horrek eredu inklusibo parte-hartzailean (MIPE) gomendatutako kudeaketa-balioak eta -praktikak aplikatu direla aitortzen du. Arabako enpresak “bere pertsonen ekipoak enpresaren kudeaketa-prozesuetan parte hartzeko estrategia” dela-eta irabazi du.

Saria Arizmendiarreta fundazioak eta Diocesanas-Jesús Obrero fundazioak (Egibide) antolatu dute, Gasteizko Udaletxearen, Arabako Foru Aldundiaren, Arabako Ganberaren eta SEA-Arabako Enpresak erakundearen laguntzarekin. Saria martxoaren 20an emango zaio, Egibide-Molinuevo campusean egingo den ekitaldi batean.

Privacy Preference Center