A&B Laborategiek parte hartu dute «Berrikuntza jasangarrirako aukerak Arabako industriarako» jardunaldian.

A&B Laboratorios en la Jornada Oportunidades de Innovación Sostenible para las Empresas Alavesas

26-05-2021

Maiatzaren 6an, A&B Laborategiek parte hartu zuten «Berrikuntza jasangarrirako aukerak Arabako industriarako» jardunaldian, Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako 2030 Aliantza egitasmoaren barruan.

Jundizko enpresak azken urteetan produktuen eta zerbitzuen inguruan egin dituen berrikuntzak eta proiektuak aurkeztu zituen, eta digitalizazioaren alde egindako apustua azaldu. Halaber, beste ETE batzuen arrakasten berri izan genuen (hala nola, Dorlet, Zayer eta Química Europea de Resinas (Euroresin)), eta hainbat erakunderen programak ikusi ahal izan genituen (besteak beste, hauenak: Euskalit, Ihobe, Innobasque eta BRTA).

Arabako Foru Aldundiak Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako 2030 Aliantzaren sorrera sustatu zuen 2018an, hainbat agentek gure lurraldearekiko duten konpromisoa eta bertan egiten duten lana ikusgai egin eta horri guzti horri aitortza egiteko helburuz.

Klikatu hemen, Jon Kepa Izaguirre A&B Laborategien Kalitateko eta I+G+b-ko zuzendariaren hitzartzea ikusteko.

Privacy Preference Center