A&B finalista CEX 2023 sariketan

ab

29-05-2023

Bikaintasun Zentroen Elkarteak (CEX) hautatu ditu “Neutraltasun klimatikoari, deskarbonizazioari eta trantsizio energetikoari” buruzko 2023ko CEX sariketaren bost enpresa finalistak, eta, enpresa horien artean, A&B Bioteknologia Laborategiak enpresa nabarmendu da. Sari hori urtero ematen da, enpresen eta antolakundeen artean kudeaketa-jarduera onak sustatu eta trukatzea bultzatzeko asmoz.

A&B Bioteknologia Laborategiak enpresak, martxoan, Euskaliten Kudeaketa Aurreratuko Klubaren jarduera onen saria irabazi zuen, eta CEX sariketarako izendatu zuten. Batez ere, ekosolbenteen ekodiseinuan aritzen da, deskarbonizazioa sustatzeko ezinbesteko metodologia hori, produktuaren bizi-zikloaren etapa guztiak hartzen baititu aintzat. Metodologia sei ekintzatan oinarritzen da, diseinutik hasi eta birziklapenera edo berrerabilpeneraino.

Bikaintasuna Sustatzeko Zentroen Elkarte Nazionala (CEX) 2006an sortu zen, zenbait autonomia-erkidegoren ahalegina batzeko xedez eta, horrela, elkarrekin eta koordinatuta sustatzeko berrikuntzan eta kudeaketaren bikaintasunean oinarritutako enpresa-kultura bat.

Albiste osoa hemen.

Privacy Preference Center