Jundizeko zerbitzuak martxan jarri dira

20-05-2020

Jundiz enpresa parkeko zerbitzuetako batzuk haien jarduera abiarazi dute berriz ere COVID-19 koronabirusak eragindako geldialdi ekonomiko, sozial eta sanitarioaren ondoren. Osasun Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak zehaztutako osasun-neurriak jarraitu dituzte ateak ireki ahal izateko. Helburua jarduerara itzultzea da, langileen eta bezeroen osasuna zainduz.

Esential

Esential, fisioterapia aurreratuko, estetikako eta Pilateseko zentroa, Jundizeko zerbitzu-gunean dago, Paduleta kaleko 26. zenbakian. Hilabete honetan ohiko jarduerari ekin dio ia osorik, aurrez aurreko eskola batzuk izan ezik. Osasun agintariek ezarritako araudia errespetatuz, zentrora joateko ezinbestekoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea, puntual iristea eta bakarrik joatea, ez bada adingabeko bati edo mendekotasuna duen pertsona bati laguntzeko. Horretaz gain, derrigorrezkoa da maskara jartzea eta gauza gutxi eramatea soinean.

Zentroaren Instagram kontuaren bidez, zentroaren kudeatzaile den Beatriz Ruesgak gidaturiko eskola irekiak eskaintzen jarraitzen ditu: pilates, hipopresiboak, yoga, funtzionala, eta automasajea egiteko aholkuak.

Esential zentroak osasuna, edertasuna, mugimendua eta ongizatea espazio bakar batean biltzen ditu. Bere helburu nagusiak osasuna berreskuratzea, egoera fisikoa hobetzea, edertasuna areagotzea eta burua erlaxatzea dira.

Informazio gehiago eskuratzeko Facebookeko eta Instagrameko profiletan sar zaitezke.

Sartu Esentialen fitxara.

Golf Jundiz

Golf Jundiz kluba leku pribilegiatu batean dago, oso zabala, hiritik gertu eta publiko guztientzat irisgarria. Bere instalazioetan 9 zuloko zelaia dago, 90 eta 150 metro arteko distantziekin.

Hilabete honetan eskola partikularrak berreskuratu ditu urruntze sozialari eta instalazioen garbiketari eta higieneari buruzko arauak kontuan hartuta. Kirol honetan aritzeko aukeraz gain, bisitariek taberna- eta terraza-zerbitzuaz goza dezakete.

Informazio gehiago eskuratzeko Facebookeko profilean sar zaitezke.

Sartu Golf Jundizen fitxara.

Bar-Restaurante Lermanda

Lermanda taberna-jatetxea enpresa parkeko Lermandabide kalean dago, 18. zenbakian (345 irteera A-1 errepidetik). Bi jangelak ireki ditu dagoeneko eta terraza- eta kafetegi-zerbitzua du goizeko 5etatik gaueko 12ak arte. Gainera, janari-zerbitzua eskaintzen du, bezeroak bertan jasotzeko edo etxera banatzeko. Kartan eguneko menua, ogitartekoak eta askotariko tortillak aurki daitezke.

Informazio gehiago jasotzeko deitu 945 291 885 zenbakira..

Sartu Bar-Restaurante Lermandaren fitxara.

Ebike Vialki

Bizikleta mugitzeko aukera bikaina bihurtu da; izan ere, urruntze soziala errespetatzea ahalbidetzen digu eta, gainera, garraiobide jasangarria, segurua eta osasungarria da. Ebike Vialki enpresak, Jundizen, bizikleta elektrikoak alokatzeko zerbitzua eskaintzen du, lanera joateko erabili nahi dutenentzat edo hirian edo mendian paseo bat eman nahi dutenentzat modu azkar, seguru eta erosoan.

Informazio gehiago hemen hemen .

Sartu Ebike Vialkiren fitxara.

Quirónprevención

Quirónprevención, Quirónsalud taldearen barruan laneko arriskuen prebentzioan diharduen enpresa, neurrira egindako jarduketa-planak jarri ditu martxan Covid-19aren ostean jarduerara itzultzeko.

Plan horien artean, “Protocolo Seguro COVID-19” zigilu bereizgarria sortu dute. Ziurtapen-erakunde batek emango du, enpresak bere langileentzat eta bisitarientzat gune seguru eta osasungarri bihur daitezen beharrezko neurriak aplikatzen dituzten enpresen lana eta konpromisoa aitortzeko eta ziurtatzeko.

Ziurtapen honi esker, jendeak COVID-19ari aurre egiteko estandar zorrotzenekin bat datozen eta ondo kontrolatuta dauden guneak identifikatu ahalko ditu.

Informazio gehiago hemen.

Sartu Quirónprevención en fitxara.

Go Gym

Go gym gimnasioak eskola birtualak eskaintzen dizkie bazkideei “trainingym” aplikazioaren bidez. Pasa den martxoaren 14an alarma-egoera dekretatu zenean, kirol zentroak instalazioak itxi eta bazkideen kuotak bere horretan utzi zituen.

Go gymek kirol instalazio zabalak ditu: kardiorako, tonifikaziorako, pisu askerako eta luzaketetarako makina-gela, 3 gela talde-eskolak egiteko eta doako aparkalekua. Gainera, mota askotako eskolak eskaintzen ditu: spinning, zumba, strong, body pump, entrenamendu funtzionala, HIT, TRX, boxeo eta kickboxing.

Sartu Go gymen fitxara.

Privacy Preference Center