A&B Laboratorios de Biotecnología Jundiz
“Queremos ser parte de la solución, no del problema”

Este mes nos acercamos hasta A&B Laboratorios de Biotecnología, una empresa líder en la investigación, diseño, fabricación y comercialización de productos de limpieza para el sector industrial, pero con un enfoque muy especial y particular. Ellos han abierto un camino, en el que bajo el lema “queremos ser parte de la solución, no del problema” van un paso por delante en las tendencias del mercado de la limpieza industrial, creando productos sostenibles y de bajo impacto ambiental, que ya son una referencia a nivel nacional y europeo, y que son un motivo de orgullo para el Parque Industrial Júndiz.

Nos recibe su director de Calidad e I+D+I, Jon Kepa Izaguirre, que desde el primer momento nos inculca los valores de una empresa que tiene como premisa, ofrecer una gama de productos innovadores “sustituyendo los componentes químicos nocivos tanto para la salud humana, como para la naturaleza, por una tecnología limpia, la biotecnología, utilizando microorganismos que ya están en la naturaleza evitando así el impacto que tienen los productos químicos tradicionales”.

Una filosofía que les ha llevado a liderar su sector a nivel nacional, ser la primera empresa del sector químico a nivel nacional en certificar un sistema de ecodiseño y la primera empresa vasca en conseguir la ecoetiqueta europea. Esto hace que sus trabajadores se sientan muy orgullosos y que “se sienten como una gran familia, algo que repercute de forma clave en nuestro trabajo, ya que tenemos un equipo con las mismas inquietudes y metas”.

“Apostamos decididamente por la economía circular, por el ciclo de vida completo, desde la creatividad y conceptualización, hasta como afecta en el medio ambiente y en la sociedad”

Esta conciencia ecológica suma a favor de la decidida  apuesta de A&B Laboratorios de Biotecnología por la economía circular, que se basa en el ciclo de vida completo del producto, “desde la creatividad, la conceptualización, el testeo de nuevas cepas, el desarrollo, la comercialización y el uso, hasta como afecta en el medio ambiente y en  en la sociedad”, consiguiendo reducir hasta en un 80% el impacto respecto a otros productos tradicionales.

El creer desde su fundación en 2001 en este modelo les ha abierto muchas puertas, “ya que el que llega primero golpea dos veces y se convierte en referente” y ahora es la industria química tradicional la que tiene que reciclarse y apostar por una tendencia que ellos ya vieron y sobre todo en la que creyeron firmemente casi dos décadas atrás. “Ahora son otras empresas las que nos observan para copiarnos e inspirarse, lo cual nos hace sentir muy orgullosos”– afirma Izaguirre.

“El ganar los European Business Awards for the Environment nos ha abierto muchas puertas en un mercado como el europeo en el que existe una gran conciencia de respeto por el medioambiente”

Un hito muy importante para la empresa ha sido obtener el galardón de los European Business Awards for the Environment en la categoría de gestión, el cual “nos ha abierto muchas puertas en un mercado como el europeo en el que existe una gran conciencia de respeto por el medioambiente y el cuidado de los trabajadores, y cuya expansión a lo largo del mismo supone uno de los grandes objetivos de nuestro laboratorio a corto, medio y largo plazo”. Una expansión que siempre aprovechan para ejercer de orgullosos embajadores de la ciudad de Vitoria-Gasteiz y su conciencia Green.

“En Europa se considera a las empresas vascas como  referentes en cuanto a seriedad en todos lo aspectos, tanto en la máxima calidad, como en plazos, pagos etc.”

Esto además se ve impulsado por la buena fama que tiene la industria vasca en todo el continente, ya que “en Europa se considera a las empresas vascas como  referentes en cuanto a seriedad en todos lo aspectos, tanto en la máxima calidad, como en plazos, pagos etc.”, cierra el director de calidad en I+D+I con orgullo.

“Konponbidearen parte izan nahi dugu, ez arazoarena”

Hilabete honetan A&B Laboratorios de Biotecnología enpresara hurbildu gara. Enpresa hau industria-sektorerako garbiketa produktuen ikerketan, diseinuan, fabrikazioan eta merkaturatzean aitzindaria da eta oso ikuspegi berezi batetik egiten du lan. Konponbidearen parte izan nahi dugu, ez arazoarena lelopean bide berri bat ireki dute eta garbiketa industrialaren merkatuko joeren aurretik doaz ingurumenaren gainean inpaktu gutxi duten produktu jasangarriak sortuz. Produktu hauek erreferente dira estatu eta Europa mailan eta Jundizeko Industria Parkearentzat harrotasunerako arrazoi dira.

Jon Kepa Izaguirre Kalitate eta I+G+b ataleko Zuzendariak artatzen gaitu eta hasieratik enpresaren balioak erakusten dizkigu. Enpresaren premisa da produktu berritzaileen sorta bat eskaintzea “osasunerako eta naturarako kaltegarriak diren osagai kimikoak teknologia garbi batekin ordezkatuz, hots, bioteknologiarekin. Horretarako naturan dagoeneko dauden mikroorganismoak erabiltzen ditugu eta ohiko produktu kimikoen inpaktua ekiditen dugu“.

Filosofia honi esker nazio mailan beren sektoreko aitzindari izatera iritsi dira, nazio mailan ere ekodiseinu sistema bat ziurtatu duen kimikaren sektoreko lehen enpresa izatea lortu du eta Europako ekoetiketa lortu duen lehen euskal enpresa izatera iritsi da. Honen guztiarengatik langileak harro sentitzen dira, “familia handi baten parte sentitzen dira, eta honek eragin positiboa du gure lanean lantaldeak kezka eta helburu berdinak dituelako.

“Sormenetik hasita, kontzeptualizazioa, andui berrien testatzea, garapena, merkaturatzea eta erabilera, ingurumenean duen eragina eta gizartean nola eragiten duen aztertzeraino”

Kontzientzia ekologiko honek A&B Laboratorios de Biotecnologíak ekonomia zirkularraren alde egiten duen apustu ausartarekin bat egiten du. Ekonomia zirkularra produktuaren bizi-ziklo osoan oinarritzen da, “sormenetik hasita, kontzeptualizazioa, andui berrien testatzea, garapena, merkaturatzea eta erabilera, ingurumenean duen eragina eta gizartean nola eragiten duen aztertzeraino” eta ohiko produktuekin alderatuta inpaktua % 80an murriztea lortzen du. 2001ean sortu zenetik modelo honetan sinistu izanak ate asko zabaldu dizkie “lehenengo iristen denak kolpe bikoitza eman eta erreferente bihurtzen delako” eta orain ohiko industria kimikoa da birziklatu behar dena eta haiek orain dela ia bi hamarkada ikusi zuten eta gogorki sinetsi zuten joeraren aldeko apustua egin behar duena. “Orain beste enpresa batzuk dira begiratzen gaituztenak kopiatu eta inspirazioa hartzeko eta horrek harro sentiarazten gaitu”, azaldu du Izaguirrek.

“Sari honek ate asko zabaldu dizkigu Europa bezalako merkatuan, non ingurugiroaren errespetuaren eta langileak zaintzearen inguruan kontzientzia handia dagoen. Gainera, gure laborategiaren helburu garrantzitsuenetarikoa epe motz, ertain eta luzean merkatu honetan zabaltzea da”

Kudeaketaren kategorian European Business Awards for the Environment saria jasotzea gertaera garrantzitsua izan da enpresarentzat. Sari honek “ate asko zabaldu dizkigu Europa bezalako merkatuan, non ingurugiroaren errespetuaren eta langileak zaintzearen inguruan kontzientzia handia dagoen. Gainera, gure laborategiaren helburu garrantzitsuenetarikoa epe motz, ertain eta luzean merkatu honetan zabaltzea da“. Zabalkuntza prozesu honetan Vitoria-Gasteiz eta bere Green kontzientziaren enbaxadore izateko aukera oro aprobetxatzen dute.

“Europan euskal enpresak erreferentetzat hartzen dituztelako seriotasunari dagokionez alor guztietan: kalitate gorena, epeak, ordainketak, etab”

Hau dena, gainera, euskal industriak kontinente osoan duen fama onak ere indartzen du, “Europan euskal enpresak erreferentetzat hartzen dituztelako seriotasunari dagokionez alor guztietan: kalitate gorena, epeak, ordainketak, etab.”, dio Kalitate eta I+G+b ataleko zuzendariak harrotasunez.

A&B Laboratorios de Biotecnología Jundiz