Gaurko bisita... Ikerman

Hilabete honetan Enrique Arteagarekin hitz egin dugu, Ikerman enpresako zuzendaria teknikoa. Industria hau makineria berezia diseinatu eta fabrikatzeaz arduratzen da. 1994an sortua, Ikermanek irtenbide osoak garatzen ditu sektore sorta zabal batentzat, hala nola, automobilgintza, aeronautika, ekipamendu-ondasunak, enbalajea, zura eta linea zuria, besteak beste. “Gure helburua da irtenbide hoberena ematea gure bezeroek emaitzarik onenak lor ditzaten. Gure aplikazio-eremua oso zabala eta anitza da, baldintza eta behar guztiak betetzen dituzten irtenbideak diseinatu eta fabrikatzen ditugu "giltza eskura”. 
““Gure helburua da irtenbide hoberena ematea gure bezeroek emaitzarik onenak lor ditzaten. Gure aplikazio-eremua oso zabala eta anitza da, baldintza eta behar guztiak betetzen dituzten irtenbideak diseinatu eta fabrikatzen ditugu "giltza eskura”
Bere instalazioak Jundizeko Enpresa Parkeko Arangutxi kalean daude, 23. zenbakian. Hemen ekoizpen prozesu osoaz arduratzen dira, diseinua, hasierako galdaragintza- eta mekanizazio-lanak eta amaierako muntaketa barne hartuz, hau mekanikoa, pneumatikoa, hidraulikoa nahiz elektrikoa izan. “Enpresaren bokazioa eta trebezia beti izan da zerbitzu osoa ematea proiektuen jarduketa-fase guztietan eta hau gure instalazioetan bertan egiten dute esperientzia handiko profesional oso kualifikatuek”, dio Enrique Arteagak.
“Enpresaren bokazioa eta trebezia beti izan da zerbitzu osoa ematea proiektuen jarduketa-fase guztietan eta hau gure instalazioetan bertan egiten dute esperientzia handiko profesional oso kualifikatuek”
Aurten 25. urteurrena ospatzen dute eta badakite lana, konstantzia, kalitatea eta merkatuaren etengabeko aldaketei egokitzeko gaitasuna giltza izan direla hazi eta lehiakideengandik bereizteko, “teknologia azkar garatzen dela badakigu eta, horregatik, esperientzia handia eta profesionaltasuna eskaintzen dizkiogu bezeroari. Besteengandik bereizten gara erabat desberdinak diren proiektuak hasteak suposatzen duen erronkari aurre egiten diogulako. Bere proiektu esanguratsuenen artean nabarmentzekoa da automobilgintzaren sektorean instalazioetarako makineria-hornitzailea dela Brasilen, Mexikon, AEBetan, Finlandian, Indian eta Txinan. Epe labur eta ertainean hainbat erronka edo helburu ditu. Esaterako, produkzio-baliabideetan eta prestakuntzan inbertitu nahi du negozioaren irudia bultzatu eta bezero berrietara iristeko helburuarekin, merkatu-kuota zabalduz.

Enpresaren fitxa hemen kontsultatu

Privacy Preference Center