Gaurko bisita...Flanker Tech

exteriores flanker tech

Jundiz enpresa-parkeko gure ibilbidean, hilabete honetan Flanker Tech enpresara joan gara. Arabako industria honek 36 urte ditu eta duela gutxi Xeito Investments industria-taldearekin akordio bat sinatu du. Txema Corres kudeatzaileak egin zigun harrera, automobilgintza, aeronautika, trenbideko edo ontzigintza sektoreetarako zurezko piezak mekanizatzen eta estaltzen espezializatutako familia-enpresa honetako bigarren belaunaldiko kideak. “Hasieran zurgindegi arrunt bat ginen eta altzarien eta laborategien sektorean aritzen ginen. 2008ko finantza-krisiarekin, altzarien sektoreak behera egin zuen eta geure burua berrasmatu behar izan genuen eta industrializatuago zeuden sektoreetara bideratu, sortzen joan ziren beharren arabera”, dio kudeatzaileak.

Egun, 50 langile dituzte eta bere bezero nagusienen artean Mercedes Benz, CAF eta Faurecia daude. Enpresa-proiektu hau bezeroa erdigunean jartzeagatik, gertutasunagatik, kalitate handiko lehengaiak erabiltzeagatik eta ikerketa eta berrikuntzagatik bereizten da. “Bezeroarekin batera egiten dugun lana nabarmendu nahiko nuke, emaitza onenak lortzeko eta erronka berriei aurre egiteko aukera ematen digulako, betiere berrikuntza bultzatuz”.

Berriki, Xeito Investments taldearekin elkartu dira, mugikortasun iraunkorraren industrian erreferente izateko helburuarekin. “Geldi geratu nahi ez genuela ikusi genuen unea iritsi zen. Hazteko eta enpresa indartzeko unea zen. Orduan, ideia hau nola aurrera eraman bilatzen hasi ginen eta kide perfektua aurkitu genuen, Xeito Taldea. Mugikortasun iraunkorraren alorrean proiektu oso interesgarria duen Galiziako inbertsio-funtsa da”. Akordio honek nazioarteko bezero berriak erakartzea ahalbidetuko du, baita salmenta-kanalak eta ekoizteko ahalmena osatzen lagunduko duten sektoreko enpresak erostea ere.

Gaur egun Covid-19aren ondorioz bizi dugun egoera zailari dagokionez, Txema Corres zuhur agertu da baina baita baikor ere: “martxoan, beste hainbat enpresek bezala, aste batzuez itxi behar izan genuen baina pixkanaka gure langileak ABEEtik irten dira eta orain % 100ean gaude”.

Sartu Flanker Tech-en fitxara.

Privacy Preference Center