Gaurko bisita… Eventokit

Nave desmontable en Mercedes Benz Vitoria-Gasteiz

2021. urtea EventoKit bisitatuz abiatu dugu, industria-nabe desmuntagarri eta karpen muntaketan nahiz azoka eta ekitaldien antolaketan aritzen den enpresa bat. David Aparicioko bertako gerentearekin hitz egin dugu. Eventokit Arabako enpresa bat da, sektorean 20 urte baino gehiagoko esperientzia duen 15 profesionaleko lantalde batek osatua. “Esparru honetan nire karrera duela 30 urte hasi nuen beste enpresa batean. Ondoren, nire bidea bakarka ekitea erabaki nuen eta EventoKit eratu nuen duela jadanik 10 urte, pixkanaka hazten joan gara eta enpresei irtenbide ezberdinak eskaini dizkiegu” - adierazi du Davidek hastapenei buruz.

Gaur egun, EventoKit enpresak zerbitzu ezberdinak eskaintzen ditu, horien artean karpa eta nabe desmuntagarrien muntaketa nabarmentzen da. “Zerbitzu honek enpresa baten inguruetan egitura desmuntagarri baten muntaketa du ardatz. Oso erabilgarri da, biltegiratzearekin unean uneko arazo bat dagoenean edo ekoizpen garai handi bat dagoenean eta ahalik eta azkarren espazio berri bat behar denean. Enpresako premien arabera erabat ekipatuta dagoen nabe bat da, pabilioi konbentzional bat bailitzan; orgatxoak erabiltzeko ateak, berogailuak, suteen aurkako sistemak, etab.”

Zerbitzu hau industrietarako irtenbide malgu, azkar eta ekonomikoa da, izan ere, bertako gerenteak dioskunez: “Ez du zimendurik behar, ezta eraikigarritasun tasarik ere, eta ez du ondasun higiezinekin lotutako zergarik ordaintzen (OHZ). Gainera, fabrikatzaile alemaniar batekin, Röder HTS tentiQ fabrikatzailearekin, egiten dugu lan. Sektorean lidergoan dago, neurrira egindako irtenbide gama zabala du eta berme paregabeak eskaintzen ditu”.

“Enpresetan nabe desmuntagarrien muntaketa irtenbide malgu, azkar eta ekonomikoa da: ez du zimendurik behar, ezta eraikigarritasun-tasarik ere, eta ez du ondasun higiezinekin lotutako zergarik ordaintzen”

Beste negozio-ildo batzuk dira azoketako standak, ekitaldiak eta enpresa-aurkezpen edo oposizioetarako altzarien alokairu eta salmenta dira, “Eventokit enpresan irtenbide ezberdinak eskaintzeko ahalegina egin dugu beti. Azken hileotan, azokak enpresetara bertara eramateko lan egiten hasi gara. Euskadiko industriek beren showroom gela segurua munta dezatela, bezero potentzialei beren produktuak ezagutarazi eta merkaturatu ahal izateko”.

Covid-19 pandemiaren testuinguruan, kultura, kirol eta instituzio ekitaldien sektoreak kalte larria izan du “ekitaldien bueltan lan egiten dugunak egoeraren konplexutasunak jabetzen gara. Ekitaldiak murriztuak izan behar dira orain, segurtasun eta higiene aldetiko neurri guztiak betez, baina bisitariaren esperientziak lehentasuna izaten jarraitzen duela ahantzi gabe. Guk hilabete honetan bi ekitaldi izan ditugu, bata Bilboko Portuan Repsol Siemens Gamesarako eta bestea Basaurin Sidenorrerako. Nire ustez, pixkanaka, egoera hau atzean utziko dugu” - aipatu du David Apariciok egungo egoeraren inguruan.

“Normaltasun berri” honetan, zalantza eguneroko ogi delarik, EventoKit enpresak baikortasunez begiratzen dio urte berriari “urte zail baten ostean lantaldea aldagaitz mantenduz jarraitzea, egiazko oparia da. Niretzat, garrantzitsuena horixe da. Ez dira zenbakiak, familiak dira. 2021. urte honetarako, enpresa egonkor mantenduz jarraitzea eta kalitate handiena eskaintzea planteatzen dugu, gure bezeroei itzulkin gehiago eskaintzeko aukera ematen diguten material eta produktuetan inbertituz”

“Aurtengo urteari so, enpresa egonkor mantenduz jarraitzea, lantaldea mantentzea eta kalitate handiena eskaintzea planteatzen dugu, gure bezeroei itzulkin gehiago eskaintzeko aukera ematen diguten material eta produktuetan inbertituz”

Privacy Preference Center