Gaurko bisita...A&B Laboratorios

Hilabete honetan A&B Laboratorios de Biotecnología enpresara hurbildu gara. Enpresa hau industria-sektorerako garbiketa produktuen ikerketan, diseinuan, fabrikazioan eta merkaturatzean aitzindaria da eta oso ikuspegi berezi batetik egiten du lan. "Konponbidearen parte izan nahi dugu, ez arazoarena" lelopean bide berri bat ireki dute eta garbiketa industrialaren merkatuko joeren aurretik doaz ingurumenaren gainean inpaktu gutxi duten produktu jasangarriak sortuz. Produktu hauek erreferente dira estatu eta Europa mailan eta Jundizeko Industria Parkearentzat harrotasunerako arrazoi dira. Jon Kepa Izaguirre Kalitate eta I+G+b ataleko Zuzendariak artatzen gaitu eta hasieratik enpresaren balioak erakusten dizkigu. Enpresaren premisa da produktu berritzaileen sorta bat eskaintzea "osasunerako eta naturarako kaltegarriak diren osagai kimikoak teknologia garbi batekin ordezkatuz, hots, bioteknologiarekin. Horretarako naturan dagoeneko dauden mikroorganismoak erabiltzen ditugu eta ohiko produktu kimikoen inpaktua ekiditen dugu". Filosofia honi esker nazio mailan beren sektoreko aitzindari izatera iritsi dira, nazio mailan ere ekodiseinu sistema bat ziurtatu duen kimikaren sektoreko lehen enpresa izatea lortu du eta Europako ekoetiketa lortu duen lehen euskal enpresa izatera iritsi da. Honen guztiarengatik langileak harro sentitzen dira, "familia handi baten parte sentitzen dira, eta honek eragin positiboa du gure lanean lantaldeak kezka eta helburu berdinak dituelako.
"Sormenetik hasita, kontzeptualizazioa, andui berrien testatzea, garapena, merkaturatzea eta erabilera, ingurumenean duen eragina eta gizartean nola eragiten duen aztertzeraino"
Kontzientzia ekologiko honek A&B Laboratorios de Biotecnologíak ekonomia zirkularraren alde egiten duen apustu ausartarekin bat egiten du. Ekonomia zirkularra produktuaren bizi-ziklo osoan oinarritzen da, "sormenetik hasita, kontzeptualizazioa, andui berrien testatzea, garapena, merkaturatzea eta erabilera, ingurumenean duen eragina eta gizartean nola eragiten duen aztertzeraino" eta ohiko produktuekin alderatuta inpaktua % 80an murriztea lortzen du. 2001ean sortu zenetik modelo honetan sinistu izanak ate asko zabaldu dizkie "lehenengo iristen denak kolpe bikoitza eman eta erreferente bihurtzen delako" eta orain ohiko industria kimikoa da birziklatu behar dena eta haiek orain dela ia bi hamarkada ikusi zuten eta gogorki sinetsi zuten joeraren aldeko apustua egin behar duena. "Orain beste enpresa batzuk dira begiratzen gaituztenak kopiatu eta inspirazioa hartzeko eta horrek harro sentiarazten gaitu", azaldu du Izaguirrek.
"Sari honek ate asko zabaldu dizkigu Europa bezalako merkatuan, non ingurugiroaren errespetuaren eta langileak zaintzearen inguruan kontzientzia handia dagoen. Gainera, gure laborategiaren helburu garrantzitsuenetarikoa epe motz, ertain eta luzean merkatu honetan zabaltzea da"
Kudeaketaren kategorian European Business Awards for the Environment saria jasotzea gertaera garrantzitsua izan da enpresarentzat. Sari honek "ate asko zabaldu dizkigu Europa bezalako merkatuan, non ingurugiroaren errespetuaren eta langileak zaintzearen inguruan kontzientzia handia dagoen. Gainera, gure laborategiaren helburu garrantzitsuenetarikoa epe motz, ertain eta luzean merkatu honetan zabaltzea da". Zabalkuntza prozesu honetan Vitoria-Gasteiz eta bere Green kontzientziaren enbaxadore izateko aukera oro aprobetxatzen dute.
“Europan euskal enpresak erreferentetzat hartzen dituztelako seriotasunari dagokionez alor guztietan: kalitate gorena, epeak, ordainketak, etab”
Hau dena, gainera, euskal industriak kontinente osoan duen fama onak ere indartzen du, "Europan euskal enpresak erreferentetzat hartzen dituztelako seriotasunari dagokionez alor guztietan: kalitate gorena, epeak, ordainketak, etab.", dio Kalitate eta I+G+b ataleko zuzendariak harrotasunez.

Privacy Preference Center