Gaur elkarrizketa egin diogu...Manu Allende

2012ko ekainean, Jundizko enpresa-parkeko bost enpresek bat egin zuten arazo komunei irtenbidea emateko. Horrela sortu zen Jundizko Enpresarien Elkartea: “industria guztiek neurri berean jasaten dituzte hondakin-kudeaketarekin, segurtasunarekin, garraio publikoarekin, telekomunikazioekin eta beste hainbat aspekturekin lotutako arazoak. Aitzitik, ez da oraingo kontua, eta, horregatik, industrialdea eta langileen kalitatea hobetzeko indarrak bat egitea erabaki genuen”, azaldu digu Manu Allendek, Jundizko Enpresarien Elkarteko lehendakariak, taldearen hastapenei buruzko solasaldian. Lehendakariak 30 urtetik gorako esperientzia du, eta eremu publikoan zein pribatuan sektore oso desberdinetan jardun du.

Jundizko Enpresarien Elkarteak 120 bazkide ditu eta parkeko enpresen interesak ordezkatzea, bideratzea eta defendatzea, bazkideen artean auzo-giro ona sustatzea eta industrialdea indartzea ditu xede. “Jundizko Enpresarien Elkartea auzokideen erkidego bat dela esatea gustatzen zait. Bakoitzak bere etxebizitza (kasu honetan, enpresa) eta funtzionamendua ditu, baina eremu komun bat partekatzen dugu eta haren funtzionamendu egokia eta zerbitzurik onenak bermatu nahi ditugu”.

"Jundiz auzokideen erkidego bat da; bakoitzak bere etxebizitza eta funtzionamendua ditu, baina eremu komun bat partekatzen dugu eta haren funtzionamendu egokia eta zerbitzurik onenak bermatu nahi ditugu"

Azken urteotan hainbat ekintza garrantzitsu burutu ditugu; adibidez: seinaleak hobetzea, haur-eskola ezartzea eta telekomunikazioak hobetzea, zaintza-zerbitzua, web korporatiboa eta networking-jardunaldiak. “Elkartearen xedea beti izan da industrialdea zaintzea, enpresei balioa ematea eta lan-baldintzak hobetzea. Garrantzitsua da enpresa-parkea lehiakorra eta eraginkorra izatea bai bertan gaudenontzat bai gurekin bat egin nahi duten industria berrientzat” esan du lehendakariak

Jundizko Enpresarien Elkarteak hainbat erronka ezarri ditu epe motzera eta ertainera: industrialdeko segurtasuna eta zaintza hobetzea; industrialdera bizikletan iristeko sarbideak egokitzea; administrazioarekin kolaboratzea garraio publikoko zerbitzua zabaltzeko eta enpresek pandemiaren ondorioz bertan behar utzitako networking-jarduerak berrartzea.

Privacy Preference Center