Udapak patata biltzeko kanpaina berriari ekin dio

Cooperativa Udapa

10-09-2021

Udapa Arabako patata-bilketa betean dago. Arabako kooperatiba grinatsu dago: "Udapan, gure patataren ekoizpen-prozesu osoa kontrolatzen dugu, hazia ereiten denetik amaieran produktua poltsaratu arteko guztia; hortaz, inguruan lantzen diren patatak esku artean edukitzeko irrikaz gaude", esan du Alfonso Sáenz de Cámara Udapako zuzendari nagusiak.

"Edozertarako" erreferentziarekin, Monalisa eta Lucinda barietateak dauzkate, eta, "frijitzeko berezia" izendapenarekin, Agria deiturikoa; aurten, baina, kooperatiba arabarrak katalogoa zabalduko du Beltza eta Edurne barietateekin, Neiker zentro teknologikoak sorturikoak horiek. "Beltza barietateak aurreko Gabonetan izandako harrera ona ikusita, aurten ere bere alde egin dugu; horri begira, merkaturatze-aldia luzatu dugu, eta % 100 biokonpostagarria den ontzi batean aurkeztu. Bestalde, Edurne barietatearen 15.000 kg eskuratzea espero dugu, eta merkatuan duen onarpena aztertuko dugu, banaketa-sektoreko bezeroen bidez", adierazi du Sáenz de Cámarak.

Sakondu albistean hemen

Privacy Preference Center