Udapak ahaleginak bikoizten ditu hornikuntza bermatzeko

28-04-2020

Udaparen jarduera komertziala % 40 hazi zen martxoan, 2019ko hilabete berarekin alderatuta. Salmentak igo egin dira, lehen etxetik kanpo egiten zen kontsumoa orain etxean bertan egiten delako alarma egoera dekretatu zenetik eta konfinamenduaren ondorioz.

Eskaera guztiei erantzun eta hornikuntza bermatu ahal izateko, Arabako kooperatibak Paturpat kooperatiba elkartuko langileak sartu zituen bere lantaldean, eta gaueko eta jai egunetako txandak ezarri zituen, supermerkatu eta denda txiki guztiei arreta eman ahal izateko.

Era berean, kutsatzeak saihesteko, langileei maskarak eman dizkiete, lanpostura sartu aurretik tenperatura neurtzen diete eta Higiene eta Desinfekzio Plan zorrotza abiarazi dute. Udapako talde osoa ahalegin handia egiten ari da une zail honetan.

Elkartasunaren adibide

Osasun-krisiaren erdian, Udapak eta Paturpatek 5. gamako 60.000 kg patata inguru bideratu dituzte hainbat entitate eta ongintzazko kausetara. Oraingoz, honako hauei eman dizkiete: Nafarroako, Bizkaiko eta Arabako Elikagaien Bankuak; Bizkaiko eta Arabako Gurutze Gorriak; Remar GKEak Bizkaian, Nafarroan, Araban eta Madrilen dituen komunitateak; eta beste elkarte batzuk.

Informazio gehiago eComercio Agrarion.

Gaurko bisita: Udapa.

Privacy Preference Center