Ongi etorri Quirónprevención!

19-06-2019

Hilabete honetan bazkide berri bati ongietorria egiten diogu, Quirónprevención, Quirónsalud taldearen barruan laneko arriskuen prebentzioan diharduen konpainia. Prebentzio zerbitzu hau Jundizeko Zerbitzuen eraikinean dago, Paduleta kaleko 55. zenbakian. Jundizeko Enpresa Parkeko langileek mediku-azterketa azkarrago eta errazago egin dezaten enpresariek eskatzen zuten zerbitzua da. Konpainia berri hau dagoeneko Taldearen kide ziren eta sektorean aitzindari ziren lau sozietateak elkartzearen emaitza da: Premap, Fraterprevención, Unipresalud eta MC Prevención. Egun 5000 profesional baino gehiago ditu eta hauek 190 mila enpresa inguru eta 4 milioi langile zaintzen dituzte. Filial propioak ditu 10 herrialdetan eta beste 25etan egiten du lan aholkularitza-jarduketen bitartez. Lantokietan segurtasuna zaintzea du helburu eta prebentzioaren kultura bultzatu nahi du, gizartean zein erakundeetan. Enpresaren fitxa hemen kontsultatu

Privacy Preference Center