Jundizeko Enpresarien Elkartearen batzarra

Aurreko uztailaren 12an Jundizeko Enpresarien Elkarteak urteko batzarra ospatu zuen Udapa enpresaren egoitzan. Bazkide diren enpresak biltzeko aukera ona, beren interesak ezagutzeko eta 2018-2019 aldian egin diren ekintzak ezagutarazteko ere. Azpimarratzekoa da bi enpresa berri sartu zirela batzordean: REM IRU S.L, altzairua eta metala lantzen dituen industria; eta CEPIAL S.L, garbiketarako eskuila industrialen enpresa. SECOT elkarteak itxi zuen batzarra. Irabazi asmorik gabeko erakunde hau enpresa-aholkularitzaren alorrean dihardu eta enpresari eta exekutibo ohiek osatzen dute. Jundizeko Enpresariek Elkarteak erakunde honekin lankidetza-hitzarmena sinatzea aurreikusten du.

Privacy Preference Center