Jundiz Gasteizko Udaleko VII. Industria Mahaian egon da

Mesa Industria Vitoria
Aurreko apirilaren 4an Jundizeko Enpresaburuen Elkartea Gasteizko Udaleko VII. Industria Mahaian egon zen. Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak zuzendua, hitzorduak 2018ko ekitaldian burututako ekintzak eta urte honetarako aurreikusitakoak errepasatzeko balio izan zuen. Gure enpresa parkeari zuzenean eragiten dioten ekintza garrantzitsuenen artean hauek azpimarratu nahi ditugu: Zorrolleta kaleko zoladura berritzea –2018an egin dute eta 165.917,84 €-tako aurrekontua izan du– eta seinaleztapen horizontala egokitzea. 2019. urterako Jundiz kaleko zoladuran lan egitea aurreikusten dute eta 489.365,90 € zuzenduko dituzte horretara. Bileran Industriaren Postontziaren balantzea egin zen, alegia, enpresen eskakizunak eta iruzkinak jasotzeko zerbitzua. 2018an jasotako 188 eskaeretatik, 38 Jundizeko Enpresa Parkeari buruzkoak ziren: 2 argiztapenari buruzkoak, 24 bide publikoari buruzkoak eta 12 mugikortasunari loturikoak.

Privacy Preference Center