Gorka Urtaranek Aratubo enpresa bisitatu du

12-12-2019

Abenduaren 4an, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak Aratubo enpresa bisitatu zuen, zeina Jundiz enpresa-parkeko Mendigorritxu kalearen 54. zenbakian dagoen.

Egun hartan, alkateak eta udal-taldearen zati batek lehen eskutik eta xehetasun handiz ezagutu ahal izan zituzten hala enpresaren historia, nola ekoizpen-prozesua. Bada, Aratubo enpresak 40 urte baino gehiagoko eskarmentua dauka zehaztasuneko altzairu soldatuzko hobiak fabrikatzen. Gaur egun, 20 herrialdetara baino gehiagotara esportatzen ditu produktuak industrialdean dauden hiru ekoizpen-instalazioetatik.

Instalazioetan egindako ibilbidean, Eric Arana Arania taldeko presidentea, Alberto Lejarreta Aratuboko kudeatzailea eta Jose Manuel Romero Aratuboko merkataritza-zuzendaria egon ziren Gasteizko Udaleko taldearekin batera.

Eskuratu ezazu industria honi buruzko informazio gehiago "Made in Vitoria" kanpainaren bidez

Sartu Aratuboren fitxara.

Privacy Preference Center