Jundizeko Enpresaburuen Elkartean bi bazkide berriri ongietorria egin nahi diegu, Golf Jundiz eta Gastecom. Golf klub modernoa bata eta teknologia-enpresa bestea, Enpresa Parkeko Paduleta kalean daude biak. Bi bazkide berri hauek Elkartearen apustua indartzen dute: ahalik eta enpresa gehien elkartu eta erronka eta irtenbide berriei aurre egin berme handienekin.

Golf Jundizen filosofia hauxe da, familiako kide guztiek golfean jolasten ikasteko eta jarduteko aukera izatea. Maila guztietara egokitutako golf programak dituen eskola dute, praktikatzeko jokaleku ikusgarria eta, enpresa parketik kilometro gutxira, 9 zulo dituen golf zelaia. Gainera, abonatuek beste hainbat instalazio erabili ahalko dituzte: zentro soziala, hitzaldietarako gela, approach gunea, fitting center delakoa eta teknologia gela.

Gastecomek bere burua honela definitzen du: “telekomunikazioetako operadore osoa eta teknologia berriak integratzen dituena”. 1996an sortua, edozein ETErentzat teknologia-kide perfektua da. Izan ere, merkatuko teknologia-produktu eta zerbitzu aurreratuenak eskaintzen ditu betiere hurbiltasun handiarekin eta zerbitzu/prezio erlazio onenarekin.

Ongi etorri Elkartera!