Etorkizuneko garraioari buruzko prestakuntza jardunaldia

04-06-2019

C-Mobile proiektuaren esparruan, Bilbon zerbitzuak zabaltzearen arduradunek prestakuntza jardunaldi hau antolatu dute Jundizeko Enpresa Zentroan. Bertan floten kudeatzaileek eta bestelako erabiltzaileek Bilboko metropoli barrutian eta Gasteizen garraio adimendunarekin (C-ITS) loturiko hainbat zerbitzu ezagutu ahalko dituzte.

Parte-hartzaileek teknologia hauek nola dabiltzan, haien funtzionaltasunak eta nola erabili ikusiko dute, eta beren itxaropenei buruzko iruzkinak egin eta hobekuntzak eta funtzionaltasun berriak proposatzeko aukera izango dute.

Prestakuntza jardunaldi honetan benetako eta simulatutako zerbitzu probak erakusten dituzten bideoak egongo dira. Bideo hauek erakusten dute nola C-ITS zerbitzuek errepideko erabiltzaile guztien portaeran eragin dezaketen, gidariak, txirrindulariak eta oinezkoak barne.

Horretaz gain, CTVi aparkalekuan libre dauden lekuak ikusteko zerbitzua nola dabilen erakutsiko da. Bertaratzen direnek modu praktikoan ikusi ahalko dute nola teknologia hauek trafikoaren joan-etorria, bidaien iraupena, erregaien eraginkortasuna eta erabiltzaile guztientzako erosotasuna eta segurtasun orokorra hobetu dezaketen.

Gainera, prestakuntzaren barruan IRUk eta Continentalek tailer osagarri bat emango dute. Bertan takografo adimendunari buruz hitz egingo da. Izan ere, 2019ko ekainaren 15etik aurrera derrigorrezkoa izango da bidaiarien garraiorako ibilgailu komertzialetan eramatea, matrikulatu berriak badira, 3,5 tona baino gehiago badituzte eta 9 bidaiari baino gehiago eramaten dituzte 50 kilometro baino gehiagoko bidaietan. Teknologia honek hainbat aukera eta erronka azaltzen dizkio industriari.

Data: ekainak 10

  • Tokia: Jundizeko Enpresa Zentroa (erabilera anitzeko gela) Mendigorritxu 138 01015 Vitoria-Gasteiz Araba (Espainia)

Klikatu eta jardunaldiko egitaraua, izena emateko urratsak eta ekitaldiaren kokapen datuak ikusi.

Privacy Preference Center