EGA Masterrek haurtzaindegi bat eraikitzen lagunduko du Turkanan, Kenya

23-06-2021

EGA Master enpresak, Olabide Ikastolarekin batera, ‘Amor sin barreras’ GKEaren proiektuan hartuko du parte Kenyako iparraldeko Turkanan haurtzaindegi bat eraikitzeko.

‘Amor sin barreras’ GKEaren helburua da Kenyako haurren eskubideak zaintzea eta janaria, osasuna eta hezkuntza eskuratzeko aukera ematea. Izan ere, Kenyan jaiotzea erronka bat da berez. Helburua lortzeko, 30 haur hartuko dituen haurtzaindegi bat eraiki nahi dute, bertan janaria eta osasun-laguntza ere emateko. EGA Masterrek, Olabide Ikastolarekin batera, proiektu horretan parte hartzea erabaki du, eta inbertsioaren zati bat jarriko du haurrek ingurune seguru batez goza dezaten. Hala, umeak haurtzaindegian dauden bitartean, amek familientzako baliabide gehiago lortzeko erabili ahal izango dute denbora.

Jundizko Enpresen Elkartetik poztu egiten gara gure enpresen elkartasunak gehien behar dutenei laguntzeko balio duelako, eta bizi-kalitate hobea izateko baliabideak edukitzea ahalbidetzen dielako.

Privacy Preference Center